produktuak
argibideak
Ongi etorri,
Mesedez, zure erosketa egin aurretik irakur itzazu ondorengo salmenta baldintzak. Behin irakurrita edozein duda izanez gero, niri idatzi (info@beruta.net) eta nahi duzuna argituko dizut.
Pelutxeak edozein adinetarako izan daitezke aproposak, haien deskribapenan ikusi ahal izango duzu txikienentzat arriskutsu izan daitezken elementurik duten, hala nola botoiak; beste guztiari dagokionez zure irizpidea erabili, mesedez.
Plush Lady-ak tentuz erabiliak izateko eginak dira, askok orrazkera eta apaingarri delikatuak dituzte... tratu maitekorra komeni zaie.
Bere tamainaz idei zehatzago bat izan nahi baduzu:
http://beruta.wordpress.com/2008/04/10/me-la-habia-imaginado-mas
Ordainketa moduak
Paypal bitartez kreditu-txartelarekin ordaindu dezakezu, horretarako beharrezkoa EZ izanik Paypal kontu bat irekitzea, jarraitu beharreko argibideak pantailan agertuko zaizkizu.
Lehenbizi bidalketa-helbidea eskatuko zaizu eta bigarrenik fakturazio-helbidea.
Estatuan bizi bazara, nahi izanez gero banku-transferentzia bitartez ordaindu dezakezu. Kasu honetan, nirekin kontaktuan jar zaitez nahi duzun produktua adieraziz, eta ahal bezain laster erretserbatuko dizut.
Bidalketa
Espainiako Correos zerbitzua erabiltzen dut, bidalketa guztiak posta-zihurtatua bidez eginez. Ordainketa burutua denetik hurrengo 2-3 lanegutan egingo ditut bidalketak.
Enkarguen kasuan aste bat gehiago beharko dut lana burutzeko.
Besterik
Arazoren bat topatzen baduzu, esaidazu eta bion artean irtenbide egokiena aurkituko dugu. Koloreak apur bat ezberdinak ikus daitezke monitorearen arabera.

