Bidalketak eta politika

Ongi etorri,
Mesedez, zure erosketa egin aurretik irakur itzazu ondorengo salmenta baldintzak.
Behin irakurrita edozein duda izanez gero, niri idatzi eta nahi duzuna argituko dizut.
info@beruta.net

 

Ordainketa moduak

Kreditu txartela (Redfys ordainketa segurua plataforma bidez) edo Paypal bitartez ordaindu dezakezu.

Estatuan bizi bazara, nahi izanez gero banku-transferentzia bitartez ere egiteko aukera duzu. Kasu honetan, nirekin kontaktuan jar zaitez nahi duzun produktua adieraziz, eta ahal bezain laster erretserbatuko dizut.

 

Bidalketa

 

Denbora asko eta maitasun handia jartzen dut pieza baikoitzean, beraz mimoz enpaketatzen dut zure etxera primeran iristeko.

Espainiako Correos zerbitzua erabiltzen dut, bidalketa guztiak posta-zihurtatua bidez eginez. Ordainketa burutua denetik hurrengo 2-3 lanegutan egingo ditut bidalketak.

Data zehatz baterako behar baduzu jar zaitez kontaktuan nerekin bidalketa berezia egiteko.

* Iruñean bazaude, zu zeu denda fisiko batean hartzeko aukera dago. Erosketa egiterakoan sakatu "dendan bildu" eta ez zaizkizu bidalketa gastuak gehituko.

Besterik

Arazoren bat topatzen baduzu, esaidazu eta bion artean irtenbide egokiena aurkituko dugu.
Koloreak apur bat ezberdinak ikus daitezke monitorearen arabera.

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar