The Ladies

Amadea

Lady #123 • Última puntada: 2017-10-23

Amadea lehiaketa batean parte hartzeko jaio zen.
Panpin artistikoak biltzen dituen Doll Prague Internationalaren barne ospatzen zena, "My Praguers understand me. W.A. Mozart." lelopean kategoria nagusiarako hain zuzen ere.

Zenbat emakumezko Mozart-ak galdu ditugun mahaiaren gainean jartzeko, Amadea bat egitea erabaki nuen.
Ez nuen femititate klitxe batera jo nahi eta bira dexente eman nituen Amadearen izaera lortu arte. Lady errebelde horietako bat izan zen, lehiaketara aurkezteko epea bukatzear zegoenean harekin topo egin nuen. Ufa!

Pragara bidaiatu genuen eta gure sorpresarako hirugarren postua lortu! Musika gure belarrietarako!

...

Materialak:
· Brodatutako txinatar zeta
· Zetazko chiffon-a
· Z
eta basatia
· Artilezko feltroa
· Haria eta aparra

Neurriak:
22zm altuera, 10zm diametroa

...

Bere Pragarako bidaiaren zati bat ikusi daiteke blogeko sarrera honetan.

*Laster ikusi ahalko da bigarren partea, feriatik atera eta Pragatik paseoan egon zenekoa.

 

 

Erosi

Erlazionatutako estekak