Denda

Barra Erakutsi

Saskia

Produktu kopurua: 0
Subtotala: 0,00 EUR

Saskia ikusi

Produktuak

Argibideak

Brodatu ikastaro trinkoa: Idazkera

Basik
Kit-arekin (+25,00 EUR)

175,00 EUR
Saskian sartu
Badira idazteko mila modu, haietako bat tinta ordez haria erabiltzea da, eta behin orratza prest duzula esperientzia berri bat irekitzen zaizu aurrean.
Hitzek beste dimentsio bat hartzen dute, ez bakarrik orain ikutu ahal dituzulako, baizik eta milimetroz milimetro eraikitako idatziarekin erlazio intimoa sortzen delako, nolabait mezua zure barnean josten duzu.

Idazkera brodatuan guztiz murgiltzeko aukera duzu ikastaro trinko honetan.

Hiru atal nagusi ikusiko ditugu: ESKUIZKRIBUA, MONOGRAMA eta HUTSUNEKO IDAZKERA. Edo beste moduan esanda, eskuz idatzitako hitzak, hizki jantziak eta hitzik gabeko idatziak.

· Datak
A/ Euskaraz
Maiatzak 4 10:30-14:00 / 15:30-20:00
Maiatzak 5 11:00-15:00
B/Gazteleraz
Maiatzak 11 10:30-14:00 / 15:30-20:00
Maiatzak 12 11:00-15:00

· Iraupena: 12 ordu 

· Lau ikasle taldeko
· Tokia: Beruta tailerra
(Labrit kalea, Iruñea)
· Materiala barne*

· Interesa duen pertsona orori zuzenduta,
ez da aurretik ezagutza berezirik behar.

· Hamaiketakoak eta askaria barne.

º

Idazkera estilo bakoitzari hobe egokitzen zaion brodatu puntoak ikasiko dituzu, eta hauen artean aukeraketa egiteko kontutan hartu behar den guztia mahai gainean jarriko da. Guztia praktikan jarriko dugu hiru ariketen bidez: lihozko mihise batean testu motz bat brodatu,  hizki nagusi bat brodatzeko planteamentu osoa egin (erreferentziak bilatu, diseinua zehaztu, puntoak erabaki eta brodatu) eta azkenik, hutsunezko brodatua ardatz hartuta hitz baten brodatua. 

Ariketak guztiz probesteko eta esperientzia osorik disfrutatu ahal izateko zurekin bat egiten duten hitzak brodatzea oso garrantzitsua da. Hortaz, hiru gauza erabakita ekarri beharko dituzu: testu motz bat, hizki nagusi bat (ez du zergatik izen propio batena izan behar, hitz edo ideia baten sintesia ere os mamitsua izan daieke) eta hitz edo oihu bat. 
 
º
 
 
Tailerra Iruñeko Labrit kalean dago, giro intimoan eta artelanez inguratuta lanean egongo zarete. KASU, katu eder bat bisitan etorriko da tarteka, alergia baduzu ez da toki erosoa izango, barkatu eragozpenak. 
 
º
 
* Material orokorra barne dago, baina brodatzeko tresna basikoak behar dira (bastidorea, orratzak eta guraiza txikiak).
Aldez aurretik enkargatzen baduzu, tailerrean bertan kit-a eskuratzeko aukera dago. 
Beruta kit-a: 15 zm-ko egurrezko bastidorea, brodatzeko guraiza txikiak, orratz ezberdinen sorta, feltrozko orratz zorroa, markadorea eta oihalezko poltsatxoa. (Material guztiak auzoko joskintza dendatan erosiak dira).
 
 
** A/B/ Erosketa egiterako orrian, oharrak idazteko tokian, esan mesedez zein taldetara den zurea.
 
 
º
 
Edozein galdera izatekotan: berta@beruta.net / 609440003