Denda

Barra Erakutsi

Saskia

Produktu kopurua: 0
Subtotala: 0,00 EUR

Saskia ikusi

Produktuak

Argibideak

Tailerra: Eskuizkribu brodatua

Basik
+ Kit (+25,00 EUR)

60,00 EUR
Saskian sartu
Badira idazteko mila modu, haietako bat tinta ordez haria erabiltzea da, eta behin orratza prest duzula esperientzia berri bat irekitzen zaizu aurrean.
Hitzek beste dimentsio bat hartzen dute, ez bakarrik orain ikutu ere ahal dituzulako, baizik eta milimetroz milimetro eraikitako idatziarekin erlazio intimo izugarria sortzen delako, nolabait mezua zure barnean josten duzu.
 
Eskuz idatzitako testuak brodatzeko modu eta teknikak ikusiko ditugu tailer honetan.

· Datak
A/ Apirilak 13 -- Gazteleraz 
B/ Apirilak 28 -- Gazteleraz
C/ Maiatzak 18 -- Euskeraz

· Ordua: 10:00-14:00
· Iraupena: 4h 
· Lauzpabost ikasleko taldea

· Tokia: Beruta 
(Labrit kalea, Iruñea)
· Materiala barne*
· 
Interesa duen pertsona orori zuzenduta,
ez dira aurretik ezagutza bereziak behar.

º

Eskuko idazkera lantzeko punto mota egokienak ikusiko ditugu, eta norberak aukeratutako testu txiki bat lihoko mihise batean brodatuko du.
Testuak idazterakoan tentuz aukeratu behar dira puntoak idazkera txukuna geratzeko eta aldi berean ondo neurtu behar da aukeraketa, honek markatuko bait du proiektuaren iraupena.

Esperientzia ondo burutzeko zurekin konektatzen duen testu motz edo zitaren bat pentsatuta ekarri behar da.
 
º
 
 
 
Tailerra Iruñeko Labrit kalean dago, giro intimoan eta artelanez inguratuta lanean egongo zarete. KASU, katu eder bat bisitan etorriko da tarteka, alergia baduzu ez da toki erosoa izango, barkatu eragozpenak.
 
º
 
Material orokorra barne dago, baina brodatzeko tresna basikoak behar dira (bastidorea, orratzak eta guraiza txikiak).
Aldez aurretik enkargatzen baduzu, tailerrean bertan kit-a eskuratzeko aukera dago. 
Nere kit-a: 15 zm-ko egurrezko bastidorea, brodatzeko guraiza txikiak, orratz ezberdinen sorta, feltrozko orratz zorroa, markadorea eta oihalezko poltsatxoa. (Material guztiak auzoko joskintza dendatan erosiak dira).
 
 
 
** A/B/C/ Erosketa egiterako orrian, oharrak idazteko tokian, esan mesedez zein taldetara den.
 
º
 
Edozein galdera izatekotan: berta@beruta.net / 609440003