Denda

Barra Erakutsi

Saskia

Produktu kopurua: 0
Subtotala: 0,00 EUR

Saskia ikusi

Produktuak

Argibideak

Tailerra: Oihalezko loreak

45,00 EUR
Saskian sartu

Mozten ez diren loreak, lehenengo eguna bezala bizirauten duten loreak, beraiek baino ez izan nahi duten loreak, azken puntada arte bihotzaz egiten diren loreak.

· Datak
A/Gazteleraz
Apirilak 27 10:00-14:00
B/ Euskeraz
Apirilak 27 16:30-20:30 

· Iraupena: 4 ordu 

· Lauzpabost ikasleko taldea
· Tokia: Beruta atelier
(Labrit kalea, Iruñea)
· Materiala barne

· Interesa duen pertsona orori zuzenduta,
ez da aurretik ezagutza berezirik behar.

 

Tailer praktiko honetan ikasiko duzue mota ezberdinetako oihalezko loreak egiten, irudimenari ere tokia uzten, norberarekin bat doan lorea egin ahal izateko, lagun baten gustoa kontutan hartuta, edo apainduko duen tokiaren arabera.
Eskuko joskintza eta ehun-maneiu teknikekak erabiliko ditugu lore dekoratibo hauek egiteko.

º

Loreak tailer honetarako espreski diseinatuak daude, espezie bakoitzak zaitasun maila ezberdina du edozein ezagutza zein trebetasunari egokitzen den modeloa haien artean aurkituz. Hortaz, guztiak lore pare bat etxera eramateko gai izango zarete.

º

Tailerra Iruñeko Labrit kalean dago, giro intimoan eta artelanez inguratuta lanean egongo zarete. KASU, katu eder bat bisitan etorriko da tarteka, alergia baduzu ez da toki erosoa izango, barkatu eragozpenak. 
 
º
 
** A/B/ Erosketa egiterako orrian, oharrak idazteko tokian, esan mesedez zein taldetara den.
 
 
º
 
Edozein galdera izatekotan: berta@beruta.net / 609440003