Plush Ladies

Emakume txiki hauek izen propioa daukate, eta nortasun berezia.
Bakoitzaren itxurak eta janzkerak, bakarrak beti, haiei buruz zer edo zer esaten digute.
Eta bide batez gure aurpegiren bat azalaraziko digute.

 

 

Lihoa dute azal, berez dotorea eta aparta: zuntz gogor honek,
moldagarria eta oso iraunkorra, itxura irregularra erakusten du eta bilbe ez-perfektua.
Barnean aparreko hodei bat daukate; etengabe formaz aldatzen den arima bizia.
Kanpotik hautemangarria da, eta ikusle bakoitzak zentzu berezia emango dio.
Aurpegiak, mihise zuriak, keinua erdi zirriborraturik erakusten du,
eta hura marrazteko lerroen bila gure baitan murgiltzeko gonbit egiten digu.

 

 Gaur egun 135 Lady dabiltzate munduan,
eta, momentuz, taldea handituz joango da.


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Four Queens 2018ko Doll Prague edizioan lehiaketaren lehenengo saria jaso zuen.

"Simbolismo aparta.
Silueta garbia eta samurra.
Estilizazio eta kolore bikainak.
Bakuna detaile minimoekin baina irudimena
izugarri pizten duena.
Influentzia emozional sendoa duen lana."

 

 

 

Lady nabarmenduak

Meet more Ladies

Erakusketak

Erakusketa gehiago ikusi

Bide erdian

 

Josiz konposatu, eta misterioa argitu.

 

Ideia bat, objektu bat, edo ehundura bat izan daitezke abiapuntu Plush Lady bat sortzeko. Berutak, orduan, prozesu konplexu bati emango dio hasiera, biak elkarri begiratzen diotenean bukatuko dena, azken puntada eman ostean.

 

  • Godai Ladies: haien ekilibrioaren bila
  • Godai: Ura eta Hutsa
  • The Secretary
  • The Secretary
  • Amadea
  • Amadea
  • Las Sin Nombre
  • Las Sin Nombre: txuriak negurako prestatzen
  • Lady B.
  • Coquette
  • Kamikaze
  • Kamikaze
  • Kokoro Kuro
  • Lady F.
  • Lady Tan - Satomi
  • Maga
  • Maga
  • Masako
  • Poncho Lady
  • Poncho Lady
  • Satomi
    Elige noticia: