Denda

Brodatu tailerra: Tattoo partxeak

Tatuajeak gure azala janzteaz aparte, gure bigarrengo azala ere ornitu ahal du. Nola? Eskuz brodatutako partxe dotore batekin. 
Tatuaje klasikoak hartuko ditugu oinarri eta hainbat diseinuen artean aukeratu ahal izango duzu zure tatuajea: aingurak, bihotzak, enarak... Oihal bakeroan brodatua egiteko hiru punto nagusi ikasiko dituzu, baita partxea beste euskarrietara finkatzeko modu ezberdinak ere. 

· Iraupena: 4 ordu 

· Lauzpabost ikasleko taldea
· Tokia: Beruta atelier
(Labrit kalea, Iruñea)
· Materiala barne*

· Interesa duen pertsona orori zuzenduta,
ez da aurretik ezagutza berezirik behar.

º

Tatuaje maitalea izanda, brodatua ezagutu nuenetik harrapatu nion erlazio handia bata bestearekin... biak orratz baten bitartez egindako marrazkiak dira, oihala eta azala zulatuz. Baina honetaz aparte, amankomunean dute motiboa eta zure arteko binkuloarekin, nolabaiteko konpromezua hartzen duzu brodatzen duzunarekin. 

º

 
Tailerra Iruñeko Labrit kalean dago, giro intimoan eta artelanez inguratuta lanean egongo zarete. KASU, katu eder bat bisitan etorriko da tarteka, alergia baduzu ez da toki erosoa izango, barkatu eragozpenak. 
 
º
 
Material orokorra barne dago, baina brodatzeko tresna basikoak behar dira (bastidorea, orratzak eta guraiza txikiak).
Aldez aurretik enkargatzen baduzu, tailerrean bertan kit-a eskuratzeko aukera dago. 
Beruta kit-a: 15 zm-ko egurrezko bastidorea, brodatzeko guraiza txikiak, orratz ezberdinen sorta, feltrozko orratz zorroa, markadorea eta oihalezko poltsatxoa. (Material guztiak auzoko joskintza dendatan erosiak dira).
 
 
 
** A/B/ Erosketa egiterako orrian, oharrak idazteko tokian, esan mesedez zein taldetara den.
 
 
º
 
Edozein galdera izatekotan: berta@beruta.net / 609440003