Denda

Tailerra: Hutsuneko brodatua

 Badira idazteko mila modu, haietako bat tinta ordez haria erabiltzea da, eta behin orratza prest duzula esperientzia berri bat irekitzen zaizu aurrean.
Hitzek beste dimentsio bat hartzen dute, ez bakarrik orain ikutu ahal dituzulako, baizik eta milimetroz milimetro eraikitako idatziarekin erlazio intimoa sortzen delako, nolabait mezua zure barnean josten duzu.

Tailer honetan ez dagoena ikustaraziko dugu, espazio hutsa idatzi, hitza hariez inguratu... espazio negatiboa brodatu. 

 

· Iraupena: 4h 

· Lauzpabost ikasleko taldea

· Tokia: Beruta atelier
(Labrit kalea, Iruñea)
· Materiala barne*


· 
Interesa duen pertsona orori zuzenduta,
ez dira aurretik ezagutza bereziak behar.

º

Teknika honen berezitasunak ikusteko hitz bakar batean arreta jarriko dugu. 
Hutsuneak mezua gordetzen duena izanda eta brodatuaren jokua ingurunean eginda, galdera interesgarriak sortarazten dira. Zein motiboekin ikusaraziko dugu hitza? Hitzaren mezuarekin bat egitea nahi dugu, edo kontrastatzen duten motiboekin?
Efektu optiko hau ondo burutzeko erabilgarriak diren punto, diseinu eta trukoak ikasiko ditugu. 
Zurekin bat egiten duen hitz edo oihu bat pentsatuta ekarri behar da tailerra guztiz disfrutatzeko.
 
º
 
Ikusi hutsuneko brodatuaren adibideak hemen.
 
º
 
 
 
Tailerra Iruñeko Labrit kalean dago, giro intimoan eta artelanez inguratuta lanean egongo zarete. KASU, katu eder bat bisitan etorriko da tarteka, alergia baduzu ez da toki erosoa izango, barkatu eragozpenak. 
 
º
 
Material orokorra barne dago, baina brodatzeko tresna basikoak behar dira (bastidorea, orratzak eta guraiza txikiak).
Aldez aurretik enkargatzen baduzu, tailerrean bertan kit-a eskuratzeko aukera dago. 
Nere kit-a: 15 zm-ko egurrezko bastidorea, brodatzeko guraiza txikiak, orratz ezberdinen sorta, feltrozko orratz zorroa, markadorea eta oihalezko poltsatxoa. (Material guztiak auzoko joskintza dendatan erosiak dira).
 
 
 
º
 
Edozein galdera izatekotan: berta@beruta.net / 609440003