Denda

LADIES

Ehunezko emakume esentziak.

23 cm inguruko eskulturak, oihalez, hariz eta aparrez eginak.
Bakoitza bakarra da bere espeziean.

Lady-ak beraiek bakarrik ezagutzen duten maiztasunarekin agertzen eta desagertzen dira dendatik. Baten batekin topo egiten baduzu, hura ezagutzeko denbora hartzea gomendatzen dizut... zortea baduzu, agian istorioren bat kontatuko dizu.